XXIX San Silvestre Donostiarra

Prueba asegurada a través de Rincón del Seguro, S.L.


 
ALDAGELAK ETA DUTXAK: Kontxa hondartzako kabinak erabiltzeko aukera izango da. Gehienez, 17:45era arte erabili ahal izango dira.Posible da erabili Kontxa hondartzako kabinak. Gehienez 17:45arte erabili izango duzue.

ARROPA:  Lasterketaren irteera gunean, Benta Berriko polikiroldegiaren parean, furgoneta bat erabilgarri jarriko dugu. Furgoneta horretan arropa utzi ahal izango da, eta ondoren, helmugara eramango dugu.

ARGAZKIAK: Lasterketaren ibilbidean zehar lasterkariei argazkiak aterako diskiegu. Argazki horiek guztiak gure web orrialdera igoko ditugu. Argazkiren bat eskuratu nahi izanez gero, gure web horritatik jeitsiko ditzakezu.

APARKALEKUA: Lasterketara autoz zuzentzen direnentzat, helmugan bertan kokatua dagoen gunean PARKING bat dago (Easo Plazan). Parking-erako sarrera topoaren geltoki ondoan dago.

TOPOA: Topoaren erabilera aukeratuz gero, topoak lasterketaren helmugan du azken geldialdia. Antigua auzoan aukera ere badago. Bi geldialdi horietara joateak berotze ariketak egiteko aukera ematen du, irteera Benta Berri-n baitago.

Super Amarak eskainitako Gabonetako oparia jasoko dute bi kategorietako lehen hiru sailkatuek. Bestalde, Super Amarak berak emandako erosketa txartela jasoko dute lehen bost gizonezkoek zein emakumezkoek. Ezinbestekoa izango da kamiseta-dortsalarekin korrika egitea sariok eskuratu ahal izateko.

1.ak- Gabonetako oparia, txapela eta 400 euroko txartela Super Amaran erosketak egiteko. 

2.ak- Gabonetako oparia eta 250 euroko txartela Super Amaran erosketak egiteko.

3.ak- Gabonetako oparia eta 150 euroko txartela Super Amaran erosketak egiteko. 

4.ak- Gabonetako oparia eta 100 euroko txartela Super Amaran erosketak egiteko.

5.ak- Gabonetako oparia eta 50 euroko txartela Super Amaran erosketak egiteko.

Mozorrotuta parte hartzen duten korrikalari guztien artean Gabonetako otarre ederra zozketatuko da.

  • 1. Artikulua. Frogaren izena Donostiako San Silvestrea da. Froga 16 urtetik gorako pertsona orori zabalduta dago, edozein dela bere kategoria, sexua edo nazionalitatea. Ez da beharrezkoa atleta federatua izatea.
  • 2. Artikulua. Lasterketa asfaltoan izango da, Donostia hiriko barne-ibilbidean.
  • 3.Artikulua. Korrikalariek www.sansilvestredonostiarra.com eta www.kirolprobak.com webguneetan baino ezin izango dute izena eman. Txip horia dutenek 10 euro ordaindu beharko dute, eta besteek 20 euro . Txip horiak 18 euro balio du dendetan, eta hainbat probatarako balio du -datozen urteetarako ere bai-. Beraz, parte hartzaile guztiek txip horia erabiliko dute, eta ez dute bueltatu behar izango lasterketa bukatu eta gero. Probaren egunean ezin izango da izena eman eta ez da dirurik bueltatuko izen-ematea egin eta gero. Abenduaren 28tik aurrera inskripzioak interneten bidez egin beharko dira ere bai; Txip horiekin 15 euroan, eta izen ematea + Txip horia oparituta, 25 euroan. 
  • 4. Artikulua. KATEGORIAK: sexu bakoitzeko, kategoria bakarra egongo da:
    Gizonezko Seniorra    / Emakume Seniorra
  • 5. Artikulua. Dortsala ezinbestekoa da eramatea baita lasterketako kamiseta ere. Antolakuntzak lasterketatik kanpora ditzake elastiko-dortsala ikusteko moduan ez daramaten korrikalariak.
  • 6.Artikulua. Super Amarak eskainitako Gabonetako oparia jasoko dute bi kategorietako lehen hiru sailkatuek. Bestalde, Super Amarak berak emandako erosketa txartela jasoko dute lehen bost gizonezkoek zein emakumezkoek. Ezinbestekoa izango da kamiseta-dortsalarekin korrika egitea sariok eskuratu ahal izateko.
  • 1.ak- Gabonetako oparia, txapela eta 400 euroko txartela Super Amaran erosketak egiteko.
  • 2.ak- Gabonetako oparia eta 250 euroko txartela Super Amaran erosketak egiteko.
  • 3.ak- Gabonetako oparia eta 150 euroko txartela Super Amaran erosketak egiteko.
  • 4.ak- Gabonetako oparia eta 100 euroko txartela Super Amaran erosketak egiteko
  • 5.ak- Gabonetako oparia eta 50 euroko txartela Super Amaran erosketak egiteko.
Mozorrotuta parte hartzen duten korrikalari guztien artean Gabonetako otarre ederra oparituko da. Opari emanaldia lasterketaren ondoren egingo da.
  • 7.Artikulua. Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei osasun errekonozimendua egitea gomendatzen die, horietako bakoitzak kirol ekimenean partehartzeak dituen arriskuak onartzen dituelarik.
  • 8.Artikulua. Antolakuntzak parte-hartzaileei eta besteei sor dakizkien kalte eta lesioekiko ardura alde batera uzten du.
  • 9.Artikulua. Antolakuntzak dortsal osoa ikusteko moduan ez daraman pertsona lehiaketatik kanporatzeko ahalmena du. Eskertuko genizueke lasterketaren kamiseta egunean bertan eramatea.
  • 10.Artikulua. Antolakuntza ez da galdutako gauzen arduradun egiten.
  • 11.Artikulua. Parte-hartzaile guztiak frogan parte hartzeagatik KIROL ASEGURU BAT IZANGO DUTE.
  • 12.Artikulua. Parte-hartzaile guztiek, bertan parte hartzeagatik Araudi hau onartzen dute. Araudi honetan agertzen ez den beste edozein gorabehera G.A.F.en Araudian azaltzen denaren arabera konponduko da.
  • 13.Artikulua. AFEDEGI denborak hartzeaz arduratuko da. (www.championchipeuskadi.com). Hala ere, gogora ekarri behar da lasterketak jai kutsua duela eta lehia bigarren mailan gelditzen dela. Izena emateko orduan sakelako telefono baten zenbakia ematen duten lasterkariek sms-a jasoko dute, Super Amararen eskutik, proban egindako denborarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario